Atzo Bilbon egindako aurkezpenean gehien erabilitako hitzak dira horiek: sistema berbera, eta oreka. Inor kanpora utziko ez duen ligaxka erraldoia, final-laurdenak, finalerdiak eta finala. Hori da aurtengoak ere izango duen sistema luze, gogor eta nekagarria. «Iaz horren emaitza ona eman zuenez, horrelako arrakasta izan zuenez, ez dakit zergatik aldatu behar dugun!», Iñigo Salbidea Asegarceko gerenteak emandako azalpena. Zortzi bikote, bi multzo, eta guztiek ezaugarri bakarra: oreka. Nabarmen gelditu zen aurtengoak ez duela iazkoaren moduko bikote bereziki indartsurikOlaizola II.a-Beloki elkarrekin aritu ziren iaz, eta badirela pilotari berriak ere Sebastien Gonzalez Aspe enpresakoen artean eta Oinatz Bengoetxea Asegarcekoen artean. Nabarmentzekoa bestea zera: binakako txapelketaren historian aurreneko aldiz, ez dela pilotari gipuzkoarrik izango. Mikel Unanue eta Kepa Peñagarikano ziren aukeraren bat zutenak, baina ez dira ariko.
Ohiko bidetik joan zen atzoko aurkezpena. Patxi Mutiloa (Aspe), Javier Perez (BBVA) eta Iñigo Salbidea (Asegarce) mahaian jarrita, eta Josetxo Lizartza aurkezle lanetan. Lehiaketa sistemaren argibiderik behar ez, eta epaileei, pilotei eta ordezkapenei buruz galdetu zieten. EPELek argitu zuen bere epaileak edukitzeko asmoak helburu izaten jarraitzen duela, baina txapelketa honetan ez dituela izango. Pilota aukeraketei buruz araudi bat onartu dela, eta EPELen web orrian jarriko dutela denek ikusteko web orria ez dago oraindik egina, eta Asperen orrietan jarriko dute. Besteak beste, 15 minutura mugatzen dute binaka zein buruz buru pilotak aukeratzeko epea. Ordezkapenei buruz, unean-unean erabakiko direla, ordezkoak ez daudela aldez aurretik izendatuta, prozedura bat ezarrita dagoela, eta prozedura ezberdina dela lehiaketa sistemako faseen arabera. «Horrek ez du azalpenik behar, araudia irakurri eta kito», argitu zuen Patxi Mutiloak.EPELek izango duen organigrama berriaz ere aritu ziren berberbetan. Web orri berri horretan jarriko omen dute hura ere, eta Julian Arruabarrena zarauztarra uneotan organigrama horretatik kanpora dagoela ere argitu zuen Salbideak lehendakaria izan zen lehenengo, eta bozeramailea ondoren.
PILOTA
Sistema berbera, eta oreka
Gonzalez eta Bengoetxea VI.a dira Binakako Txapelketan lehen aldiz ariko diren bi pilotariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu