Soderling eta Monako, Bastadeko finalean
TENISA. Robin Soderling eta Juan Monako ariko dira nor baino nor Bastadeko finalean gaur. Soderlingek arazo handirik gabe irabazi zion Vinciguerrari finalaurrekoetan: 6-1 eta 7-6. Juan Monakok ere ez zuen askoz gehiago sufritu: 6-0 eta 6-2. Bi finalista horiek lau aldiz neurtu dituzte indarrak elkarren aurka, eta hiru aldiz Soderling izan da nagusi. Irabazleak 450.000 euroko saria izango du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu