SOKATIRA. NAFARROAKO TXAPELKETA. Berriozar eta Sakana Nafarroako Txapelketako azken txapelak irabazteko aukeran

2005eko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Gaur amaituko da goma gaineko Nafarroako Txapelketa, Burlatako Ermitaberri ikastetxean (18:00). Gizonezkoek 560 kiloko finala jokatuko dute, eta, emakumezkoek, 520 eta 480 kiloko bigarren eta azken jardunaldia.

Emakumezkoetan, Sakana da sailkapenburu bi pisuetan (3 p.), eta, hurrenez hurren, Burlata (2 p.) eta Gure Txokoa. Sakana tiralari berri dezenterekin ari bada ere, beste bi taldeak baino arituagoa da, eta eskura ditu txapelak.Gizonezkoetan, Berriozar nagusitu da jokaturiko bi pisuetan; hots, 600 eta 640 kilokoetan, eta hirugarren txapela janzteko egoeran da. Izan ere, saio guztietan gailendu dira Berriozarkoak.

Goiherri Ingalaterran@:Erandiokoek Samhuss herrian jardungo dute nazioarteko torneoan, eta 07:30ean abiatuko dira. Bihar jokatuko da txapelketa egun osoz, eta Goiherri 580 eta 600 kiloko lehian ariko da, goizez. Talderik indartsuenak lehiatuko dira, eta bizkaitarrak 15 tiralarirekin ariko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.