Txirrindularitza

Somarriba: "Olinpiar Jokoetan irabaztea nire esku dagoen zerbait da"

Joane Somarriba txirrindulari sopelaztarrak gaur aurreratu duenez, datorren udan "Atenasen izango diren Olinpiar Jokoetan irabaztea nire esku dagoen zerbait da", eta hori izango da datorren denboraldirako duen helburu nagusiena. Iragan astean Hamiltonen (Kanada) munduko txapelketako urrezko domina jantzi zuen bezalaxe, Atenasen "urrea janztea ilusio handia" litzatekeela nabarmendu du.

2003ko urriaren 14a
17:13
Entzun
Frantziako Tourra eta Munduko Txapelketa irabaztea Joane Somarriba indarberritu egin du, eta gogo handiz prestatuko du datorren udan Atenasen jokatuko diren Olinpiar Jokoetako erlojupeko txapelketa. Ibilbidea ezagututa, gainera, ilusio hori hirukoiztu egin zaiola nabarmendu du sopelaztarrak. "Ibilbide egokia da niretzat. 24 kilometro ditu, bihurgune gutxi eta indarra behar da malda motz horiek igotzeko", adierazi du Somarribak.

Somarribak ez du 2004 Frantziako Tourra korrituko, eta Italiako Giroan prestatuko du Olinpiar Jokoetako erlojupekoa eta Veronan (Italia) jokatuko den Munduko txapelketa. "Lisboan eta Hamiltonen iraupenezko proban izan dudan zoritxarrari buelta eman nahi diot Italian", esan du. Horrez gain, haren senar eta txirrindulari ohi Ramuntxo Gonzalez Arrieta 2005ean Madrilen izango den Munduko txapelketara arte profesionaletan jarraitzeko "burua berotzen ari" zaiola esan du Somarribak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.