Txirrindularitza / Munduko txapelketa

Somarriba zazpigarren iritsi da, eta Iturriagaetxeberria 15garren

Txirrindularitzako munduko txapelketan emakumezkoen errepideko saria jokatu da gaur, Veronan. Judith Arndt txirrindulari alemanak irabazi du urrea. Zilarra Tatiana Guderzo italiarrak irabazi du. Joane Somarriba brontzea eskuratzera joan direnen taldean sartu da, baina ez du domirarik lortu, zazpigarren sartu baita. Brontzea Anita Valen norvegiarrak eskuratu du. Eneritz Iturriagaetxeberria, berriz, 15. postuan sartu da.

2004ko urriaren 2a
18:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Judith Arndtmunduko txapeldunak 03:44:38 behar izan ditu 132,7 kilometro egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.