Bernard Stamm suitzarra gaur iritsi da Getxora (Bizkaia), eta Velux 5 Ozeano proba irabazi du. Hirugarren eta azken etapa zen gaur bukatu duena, eta denera 103 egun, 22 ordu eta 10 minutu igaro ditu Getxotik bertatik irten zuenetik. 17:13an heldu da gaur.
Stammek berak irabazi ditu hiru etapak. Azkeneko egiteko, Norfolk (Ameriketako Estatu Batuak) eta Getxo artekoa, 11 egun, 23 ordu eta 53 minutu behar izan ditu.
Okerrik ezean, Kojiro Shiraishi japoniarra izango da bigarren, eta laster iritsiko da helmugara. Unai Basurko bizkaitarrak gehiago beharko du.
Bela