Suitza eta Espainia garaile bigarren egunean

2023ko uztailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA.Munduko Kopako hiru partida jokatu ziren atzo: Nigeria-Kanada, Filipinak-Suitza, eta Espainia-Costa Rica. Nigeriak eta Kanadak hutsean berdindu zuten.Suitzak 2-0 irabazi zion Filipinari, eta, Espainiak, 3-0 garaitu zuen Costa Rica. A multzoko lehen jardunaldia jokatu ostean, Suitza da liderra, eta Filipinak azkena. B multzoan ere jokatu dute denek lehen neurketa. Kanada eta Nigeria berdinduta doaz Australiaren atzetik, eta, Irlanda da azkena. Espainia lehena da C multzoan, eta Costa Rica azkena. Hala ere, gaur, Japoniak eta Zambiak neurtuko dituzte indarrak, C taldeko lehen jardunaldia amaitzeko. AEB-Vietnam, Ingalaterra-Haiti eta Danimarka-Txina ere gaur jokatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.