Susaetak ez du jokatuko bihar Alcorconen aurka
    ATHLETIC. Markel Susaetak ezker izterrean min hartu zuen herenegun Vila-realen aurka, eta bihar ezingo du jokatu Espainiako Kopako partidan, Alcorconen aurka. Larunbatean, berriz, Almeriaren aurka ariko dira zuri-gorriak, eta erdilaria nekez osatuko da partida horretarako ere. Amorebieta datorren astean hasiko da gainerakoekin lanean, eta, beraz, aste honetan ezingo du jokatu; Ociok ere ez.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu