saskibaloia

Tau, CSKAren multzoan Euroligan

Maccabi, Virtus Erroma, Olimpia eta oraindik sailkatzeke dagoen talde bat ere ariko da biekin C Multzoan. Lehen laurak sailkatuko dira.

2009ko uztailaren 8a
13:52
Entzun 00:00:0000:00:00
CSKA Mosku, Maccabi (Israel), Virtus Erroma eta Olimpia (Eslovenia) taldeak egokitu zaizkio Tau Baskoniari Euroligako lehen fasean C Multzoan, gaur Bartzelonan egindako zozketaren arabera. Oraindik sailkatzeke dagoen talde bat ere ariko da haiekin.

Aurreneko laurak sailkatuko dira Top16 faserako.

Beste multzoak

A. Bartzelona, Montepaschi Siena, Cibona Zagreb, Fenerbahce Ulker, Zalgiris Kaunas eta Asvel Villeurbanne.

B. Olympiakos, Partizan Belgrado, Unicaja, Efes Pilsen, Lietuvos Rytas eta sailkatzeke dagoen beste talde bat.

D. Panathinaikos, Real Madril, Armani Jeans Milan, Asseco Prokom, Khimki eta Oldenburg.

Parisen jokatuko dute Lauko Finala, maiatzaren 7tik 9ra artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.