Tau Baskoniak eta Cai Zaragozak jokatuko dute gaur Espainiako Superkopako finala, Zaragozan (Espainia), 20:00etatik aurrera (La2). ACBko denboraldiko lehen titulua izango dute jokoan.
Tauk atzo Bartzelona gainditu zuen finalerdian: 73-70. Garrantzitsua izan zen Will McDonald pibotak (21 puntu) eta Igor Rakocevic eskoltak (18) atera zuten jokoa.
Caik, berriz, DKV Joventut hartu zuen mendean: 96-81. Paolo Quinteros eskolta izan zen etxekoen jokalaririk onena: 21 puntu.
Iaz Tauk irabazi zuen Espainiako Superkopa.
Saskibaloia
Tauk denboraldiko lehen titulua edukiko du gaur jokoan
Cai Zaragoza izango du aurkari Espainiako Superkopako finalean (20:00, La2).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu