Saskibaloia

Tauk Euroligako E multzoko lehen postua du jokoan gaur

Baskoniak hiru puntuko aldeaz irabazi nahi dio Olympiakosi, Gasteizen. Final-laurdenetan Bartzelona edo Real Madrilen aurka jokatuko du.

Andoni Urbistondo.
2009ko martxoaren 12a
10:28
Entzun
Europako bi talde handi aurrez aurre ariko dira gaur Buesa Arenan (20:15, ETB1): Tau Baskonia eta Olympiakos. Top 16ko E multzoko bi talderik onenak. Final-laurdenak jokatuko dituzte, eta euren multzoan lidergoa nork eskuratu dago argitzeko gaur.

Garaipenak dakarren saria ez da makala. Berlingo Lauko Finalerako bidea samurragoa izatea, hain zuzen ere. Tauk hiru puntuko aldearekin irabazten badu, final-laurdenetako partida erabakigarria etxeko zaleen epelean jokatuko du, eta hori abantaila handia da. Olympiakosek ere eskura du hori, Baskoniak baino errazago, gainera. Nahikoa du Tauri irabaztea; joanekoan, Atenasen, 73-70 menderatu baitzuen Dusko Ivanovicen taldea.

Oraingoz bazterrean utzi duen beste onura bat ere ekarriko du lidergoak: final-laurdenetako aurkaria. Real Madril edo Bartzelona izango da, baina Gasteizen nahiago dute Real Madril, Bartzelona baino talde samurragoa dela pentsatzen dutelako. Hala gertatzeko, nahikoa da Bartzelonak Tel Aviven Maccabi garaitzea. Denborak esango du aurkaria edo kantxa, erabakigarriagoa zein den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.