Thomas Dekkerrek positibo eman du EPOrekin

2009ko uztailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Thomas Dekker Silence-Lotto taldeko txirrindulari herbeheretarrak ez du Frantziako Tourrean parte hartuko, EPOrekin eman baitzuen positibo 2007ko abenduaren 24an egin zioten kontrol batean. Egun horretako analisia duela gutxi aztertu dute berriro, eta orduan atzeman dute EPOa. Dekkerren hutsunea kolpea da Silence Lottorentzat, Cadel Evansen laguntzaileetako bat izango baitzen Tourrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.