Thomas Heurtel: «Jokalari modura hazteko etorri naiz Baskoniara»

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Thomas Heurtel frantziar joko antolatzaile gazteak Caja Laboral Baskoniak eman dion «aukera» eskertu zuen atzoko aurkezpenean, eta badakiela «Europako talde handienetako batera» etorri dela jokatzera. «Jokalari modura hazteko» etorri da, eta bide horretan Marcelinho Huertasen ordezko izatearen garrantzia nabarmendu zuen, taldekide berria «ACBko joko antolatzaile onena» delako.

Heurtel frantziarrak 22 urte ditu, eta iragan sasoian 10 puntu sartu zituen partidako ACB Ligako Alacant taldean. Taldeak denboraldi-aurrean eginiko lehen fitxaketa izan da, baina ez da bakarra izango, udan aldaketa asko espero baitira Baskonian; besteak beste, Ribasek, Loganek edo Bjelicak, utzita, taldea utz dezakete, eta ikusteko dago Moskuko CSKAk Teletoviengatik ustezko eskaintzaren afera zertan gelditzen den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.