Sailkapen orokorrean ez zen izan aldaketarik, eta gaurko azken etaparen aurretik Valverde aterako da Voltako lider elastikoarekin. Espainiarrak 15 segundoko aldea du Daniel Martin (Garmin) bigarren sailkatuarekiko. Haimar Zubeldia (Astana ) hirugarren da, 22 segundora, eta Mikel Astarloza (Euskaltel) laugarren, 34 segundora.
Atzoko etapa lasai jokatu zuten sailkapen orokorreko goiko aldeko txirrindulariek. Bost txirrindularik ihes egin zuten; Chavanelek (Quick Step), Fedrigok (Bouygues), Martensek (Rabobank), Arvesenek (Saxo) eta Langek (Lotto). 2.30eko abantaila izatea lortu zuten, baina Columbia, Cervelo, AG2R eta Lampre lanean jarri ziren tropel buruan, eta helmugara heltzeko 10 kilometro gelditzen zirenean harrapatu zituzten. Hushovd izan zen azkarrena esprintean. Gaurko etapak 110,8 kilometro ditu, San Cugaten hasiko da, eta Montmelon bukatuko.
Sailkapenak
SEIGARREN ETAPA1. Thor Hushovd (Cervelo) 3.26.43
2. Fabio Sabatini (Liquigas) d.b.
3. Greg Henderson (Columbia) d.b.
4. Matti Breschel (Saxo Bank) d.b.
5.Leonardo Duque (Cofidis) d.b.
22. Pablo Urtasun (Euskaltel) d.b.
NAGUSIA
1. Alejandro Valverde (Caisse) 21.45.19
2. Daniel Martin (Garmin) 15era
3. Haimar Zubeldia (Astana) 22ra
4. Mikel Astarloza (Euskaltel) 34ra
5. J. A. G. Marchante (Cervelo) 38ra
6. Jakob Fuglsang (Saxo Bank) 45era