laburrak, esanak, datuak

Thuramek dio Evrak ez lukeela gehiago jokatu beharko Frantzian

2010eko uztailaren 2a
08:50
Entzun
LABURRAK

- Messik sukarra du, baina ariko da Alemaniaren aurka. Pixka bat kezkatuta dabiltza Argentinako selekzioan Leo Messirekin, honek sukarra baitu eta atzoko entrenamenduan ez zelako aritu. Dena dela, bihar jokatuko du Alemaniaren aurkako final-laurdenean (16:00).

- Thuramek dio Evrak ez lukeela gehiago jokatu beharko Frantzian. Frantziako selekzioko giro txarraren erantzuleetako gisa jota, Patrice Evrak ez luke gehiago jokatu beharko han, Lilian Thuram selekzioko kide ohiaren ustez. Hala esan du jendaurrean.

- FIFA pozik dago epaileek egindako lanarekin. Nicolas Maingot FIFAko bozeramailearen arabera, "txukuna" izan da orain arte epaileek Munduko Kopan egin duten lana. "Asko hitz egin da epaileek hartutako zenbait erabakiren inguruan, baina atzera egin beharko litzateke, hartu diren erabaki asko zuzenak izan direla ikusteko".

ESANAK

- Bert Van Marwijk (Herbehereetako hautatzailea). "Gure xedea Brasil kanporatzea zela esan nuenean, nitaz trufatu egin ziren batzuk. Zeinek egingo du barre orain?...".



- Josep Guardiola (Bartzelonako entrenatzailea). "Bartzelonako jokalariak baino gehiago da Espainia. Beste taldeetakoek ekarpen handia egiten diote".

- Vicente del Bosque (Espainiako selekzioko hautatzailea). "Villa baino jokalari hoberik ez dago".

- Carlos Dunga (Brasileko hautatzailea). "Cruyffek ez lukeela ordainduko gu ikusteagatik? Cruyffek sekula ez du ordaindu estadioan sartzeagatik".

- Phillipp Lahm (Alemaniako jokalaria). "Argentinarrek ez dakite galtzen".

DATUAK

- Nakamura ez da iritsiko 100. partidara Japoniarekin. Shunsuke Nakamurak ez du berriz ere jokatuko Japoniako selekzioarekin. 32 urteko taldeko izar ohiak selekzioarekin elastikoa 98 aldiz jantzi badu ere, oso gutxi jokatu du Hegoafrikan. "Oso gogorra izan da ez jokatzea onartu beharra". Nakamurak 2002an ez zuen jokatu eta 2006an Japoniak berdinketa bat baino ez zuen lortu. "Hori da nire patua, argi dago ni eta Munduko Kopa ez garela ondo elkar konpontzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.