Timothy Toroitich eta Magdaline Masai izan dira onenak Zornotzako lasterketan
ATLETISMOA. Timothy Toroitich ugandarra nagusitu zen gizonezkoetan, eta Magdaline Masai kenyarra emakumezkoetan, herenegun Zornotzan izandako lasterketan. Oso estua izan zen gizonezkoen amaiera, Toroitichek segundo bakarra atera ziolako Moses Kipsiro herrikideari. Donostiako lasterketako onenak, berriz: Mounir Fifa marokoarra gizonezkoetan eta Trihas Gebre etiopiarra emakumezkoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu