Tom Boonenek positibo eman du kokainarekin

2009ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Tom Boonenek positibo eman du berriro kokainarekin, eta Quick Step taldeak baztertu egin du. Kontrola apirilaren 24an edo 25ean egin zioten, Paris-Roubaix irabazi eta 10 egun pasatxora, alegia. Horixe jakinarazi zuen, atzo, Belgikako Turnhouteko auzitegiak. Txirrindularia «lur jota» dagoela adierazi du Luc Deleau abokatuak. Quick Stepek egoera aztertzen jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.