Tottenham-Athletic abuztuaren 6an

2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ATHLETIC. Athleticek Tottenhamen aurka jokatuko du abuztuaren 6an, Londresen. Partida hori da talde zuri-gorriak denboraldi-aurrean jokatuko dituen partiden artean iragarri duen bakarra. Athletic uztailaren 11n hasiko da entrenatzen, lehendakaritzarako hauteskundeak egin eta lau egun geroago. Hauteskundeen emaitza jakin arte ez da jakingo nor izango den taldeko entrenatzailea.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA