Tourrak 'Puerto auzian' nahastutakoak baztertzeko eskatu du

2007ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Tourreko antolakuntzak Puerto auzian nahastutako txirrindulariak baztertzeko eskatuko die taldeei. Christian Prudhomme zuzendariak Alemaniako Justiziak egindako ikerketa sakonak Jan Ullrichen inplikazioa argitu duela dio L'Equipe kazetan: «Tourrak ezin du baimendu Puerto auzian nahastutakoen parte-hartzea, susmo guztiak argitu arte». Prudhommen aburuz, Puerto auziko sekretu asko daude argitzeko oraindik, «UCIk eta Espainiako Kirol Erakunde Gorenak helegitea jarri dutelako».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA