Irailaren 26an bukatuko da denboraldia, bezperan eta egun horretan bertan jokatuko diren play-offekin. Bitartean hamalau estropada puntuagarri, puntuagarri ez den bat eta denboraldiko proba nagusietako bat (Kontxako estropadak). TKE ligatik kanpora jokatu arren edo agian horregatik, estropada guztietan gutiziatuena izaten jarraitzen du, eta aurten ere, kostako jendea ez ezik, lehorrekoa ere aztoratuko du. Irailaren 5ean eta 12an jokatuko da aurten, ohi den bezala bi igandetan jarraian.TKE ligak bigarren urtea izango du aurtengoa, eta berrikuntzen artean, Trintxerperen presentzia da aipatu beharrekoa. Iaz lortu zuen lekua, Zarautzen kalterako.Gainontzeko berrikuntzen artean, TKEk urte honen joanean hartu dituen erabakiek ekarri dituztenak daude. Hainbat ika-mika izan dituzte iaztik hona, baina ligan diharduen gehiengo baten erabakiak horiek izan direlako, araudiaren aldaketan datza.Aldaketen artean eztabaida gehien sortu zuena bertako arraunlari kopurua zen. Klub bakoitzak, gehienez, 22 arraunlari izango ditu, eta horietatik hamabi baino ezingo dira izan kanpotarrak. Estropada bakoitzean, gainera, traineruan ari direnetatik lau lagunek, gutxienez, etxekoak izan beharko dute. Harrobitik bizi dira klub asko, eta zenbaitzuek 22tik 15 etxeko arraunlari izateko eskakizuna egin zuten. Beste batzuek, berriz, erabateko askatasuna nahi zuten.Beste arazorik ere izan da, ordea. Hamargarren estropadara arte txanda banaketa zozketaz egingo da. Gainontzekoetan sailkapeneko postuek erabakiko dute txanda bakoitzean nork aritu beharko duen.Denborak erakutsiko du erabaki hauetako bakoitzak nora eramaten duen arrauna, eta horren arabera egingo dituzte hurrengo pausoak. Bien bitartean teknologia berriei ere leku egiten ari zaie, eta nobedade gisa, aurten GPS sistema erabiliko dute lehendabizikoz. Sistema horren laguntzaz une oro txalupa bakoitza zehazki non dagoen jakin ahal izango dute, eta horrek begi bistan lehorretik antzematen zaila dena argituko du: traineru bakoitza zenbatgarren doan.
Federazio Liga ere abian
TKE liga ez ezik, Federazio Liga ere abiaraziko dute asteburu honetan. Donibane Lohizunen sailkapen probak jokatuko dituzte larunbat eta igandean, eta bertan izango dira Bizkai, Gipuzkoa eta Kantabriako traineruak. Lehen estropada puntuagarria, berriz, Santurtzin jokatuko da, hilaren 11an.
-
Denboraldiko egutegia
Estropada Lekua EgunaOrdua Kategoria
Orio Txanpa Estropada Orio Uztailaren 3a 17:30 e.p.
Telefonica estropada Getxo Uztailaren 4a 12:00 e.p.
Outon Fernandez Bandera O Grove Uztailaren 10a 18:00 p.
Concello Boiro Bandera Boiro Uztailaren 11 12:00 p.
Astilleroko estropada Astillero Uztailaren 17a 18:00 p.
Castroko estropada Castro Urdiales Uztailaren 18a 12:00 p.
Hondarribiko estropada Hondarribia Uztailaren 24a 18:00 p.
Lekeitioko estropada Lekeitio Uztailaren 25a 12:00 p.
Pasaiako estropada Pasaia Uztailaren 31 17:00 p.
Zarauzko estropada Zarautz Abuztuaren 1a 12:00 p.
Tirango estropada Moaña Abuztuaren 7a 18:00 p.
Galiziako estropada - Abuztuaren 8a 12:00 p.
Castroko estropada Castro Urdiales Abuztuaren 15a 12:00 e.p.
Trintxerpeko estropada Donostia Abuztuaren 28a 18:00 p.
Orioko estropada Orio Abuztuaren 29a 12:00 p.
Kontxako bandera Donostia Irailaren 5a 12:00 -
Kontxako bandera Donostia Irailaren 12a 12:00 -
Bermeoko estropada Bermeo Irailaren 18a 17:00 p.
Pedreñako estropada Pedreña Irailaren 19a 12:00 p.
El Corte Ingles estropada Portugalete Irailaren 25a 17:00 p.o.
Kantabriako estropada Santander Irailaren 26a 12:00 p.o.