ARRAUNA KONTXAKO BANDERA

Traineruko hizkuntza euskara izan dadin animatu ditu arraunlariak Euskalgintzaren Kontseiluak

Ikusita Kontxako Banderaren lehen jardunaldian gaztelera nagusi zela arraunlarien artean, Euskalgintzaren Kontseiluak euskara erabiltzera animatu ditu kirolariak.

kontxaona
Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko estropada bat. ANDONI CANELLADA / FOKU
pettan uralde
2024ko irailaren 6a
16:22
Entzun

Euskalgintzaren Kontseiluak Euskal Herriko arraun talde eta arraunlariak animatu ditu traineruko hizkuntza nagusia euskara izan dezaten. Joan den igandean, Kontxako estropadako lehen igandean, harrabotsa sortu zen sare sozialetan, traineruetan entzuten zen hizkuntza gaztelania zelako. Horrexegatik, Kontseiluak Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia baliatu nahi du euskara sustatzeko arraunlarien artean, arraunlariak «euskararen aldeko erreferente sozial izan daitezen».

«Datorren igandea arraunaren egun handia izanik, Euskalgintzaren Kontseilutik euskara erabiltzeko deia egin nahi diegu Euskal Herriko arraun talde eta arraunlariei. Ikus-entzunezko emankizunetan izan diren aurrerapenen ondorioz, traineruko kideen arteko solasa ikuskizunaren parte garrantzitsu bihurtu da», adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak ohar batean.

Aipatzen duten moduan, jakina da nolako eragina duten erreferente sozialen hizkuntza praktikek euskara bezalako hizkuntzen «normalizazio eta biziberritze prozesuetan». Horregatik, eta kontuan harturik arraunlari gehienak euskaldunak direla, traineruko hizkuntza nagusia euskara izan dezaten animatu nahi dituzte arraunlariak, eta jarrera horren babesle eta bultzatzaile izatera arraun talde eta federazioak. Kontseiluak nabarmendu du euskararen normalizazioa eta biziberritzea «guztion zeregina» dela.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.