Trintxerpe jarri da lehen postuan KAE 2 ligan

Donostian irabazi egin zuen igandean, eta Orio B-rekin berdinduta dago sailkapenean

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Trintxerpe ez bada, Orio B. Eta Orio B ez bada, Trintxerpe. Biak dira nagusi KAE 2 ligan. Lau estropada jokatu dituzte, eta bina garaipen pilatuta daude. Berdinketa Trintxerpek erdietsi zuen igandean, Donostian. Ligako sailkapenean, pasaitarrak dira aurretik, baina oriotarrekin berdinduta daude.

Aurreko estropadetan gertatu zen bezala, alde oso txikia egon zen bien artean. Segundoa pasa. Ikusgarria doa lehia bien artean, eta, arraunzaleak asko erreparatzen ez badio ere ligari apalenari, arreta bereganatzen ari da bi gipuzkoarren arteko borroka. Liga osoa horrela joaten bada, estu izango da zein den garailea. Kontuan izanik, ligako irabazlea zuzenean igoko dela KAE 1era, ikusgarria izango da ligarik apalenetako bilakaera.

Sekulako aldea dago bien eta beste guztien artean. Horrek esan nahi du, bide honetatik segitzen badute, behintzat, lehen bi postuak bien artean banatuko dituztela. Huts handirik egin ezean, puntu gutxiren gorabeheran egongo da ligako garailea. Zirrara ziurtatuta dago.

Beste denak ikusle bilakatu dira. Gorago dituzte bi oilarrak. Multzo horretan, denetik dago. Maila ezberdinak dituzte, eta ligarik apalenean, aldeak sekulakoak dira traineru batetik bestera. Kluben helburuak zeharo ezberdinak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.