Trintxerpek bete du denboraldi hasierako helburua, eta datorren urtean, KAE 1 ligan egingo du arraun. Horretarako, maila bat beharagoko KAE 2 liga zeukan irabazi beharra, eta igandean gauzatu zuen hori. Mundakan nagusitu zen, ligako onena dela erakutsiz, eta horri dagokion sari nagusia eskuratu zuen.
Denboraldi biribila osatu du. Izan ere, hamar estropada irabazi ditu, eta, garaile izan ez denetan, bigarren egin du. Igotzeko taldea osatu zuen udazkenean, lehen klubean ibilitako arraunlari ba- tzuk bilduz; tartean, San Miguel ligan ibilitako zenbait. Gero, uretan, berretsi egin du aldez aurretik ikusten zitzaion nagusitasuna David Iglesiasen taldeak. Horrenbestez, datorren denboraldian, koska bat egingo du gora urte asko ez dela punta-puntan ibili zen klubak. Gerora, gorabehera- tsu ibili da, eta, orain, egonkortu egin nahiko du KAE 1 ligan.
Orio B izan du aurkari handiena aurten. Trintxerpek irabazi ez dituen banderak Oriora joan dira, eta, hasieran, estu hartu zuen ligako garailea. Txandakatu egin zituzten garaipenak. Orio B-k lan ona egin du, emaitzetan ez ezik, formazioan ere bai. Aukera izango dute goiko ligara igotzeko, kanporaketan ariko baita. San Pedro B ere izango da, KAE 1eko Hondarribia B-rekin batera. Oriotarrak igotzeko, talde nagusiak San Miguel ligara igo beharko du.
Trintxerpek irabazi du KAE 2 liga, eta igo egin da
Hamar estropada irabazi ditu, eta KAE 1ean ariko da datorren denboraldian Pasaiako taldea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu