Tronchon nagusi Burgosen, eta Arensman Polonian

2022ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Aurrera doa Burgosko itzulia. Atzo hirugarren etapa egin zen, eta Bastien Tronchon (Ag2r) gailendu zen Villarcayoko helmugan. Azken metroetan, Pavel Sivakov (Ineos) baino bizkorragoa izan zen. 28 segundora iritsi zen tropela, Alejandro Valverde (Movistar) buru zuela. Sivakov da orain lasterketako burua. 23 segundoren aldea du Santiago Buitragorekin (Bahrain).

Poloniako Itzulian, txirrindulariek erlojuaren aurka neurtu zituzten indarrak atzo. Zertxobait malkartsua zen etapa, eta, azkenerako, Thymen Arensman (DSM) gailendu zen. Zazpi segundo atera zizkion Magnus Sheffieldi (Ineos). Pello Bilbao (Bahrain) bederatzigarren izan zen, 32 segundora. Ethan Hayter (Ineos) da orain lider, eta Bilbao hirugarren, 18 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.