Tropela atseden egunean zela, Gregory Rast ibili da bizien Suitzan

Gaur jokatuko da itzuliko etaparik gogorrena, Albulapass maila bereziko mendatea tartean dela

Erredakzioa
Donostia
2013ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tropelak baimena eman, ez eman, hor egoten da ihesaldi gehienen giltza. Esprinterren bat egoskortuz gero, akabo. Eta klasikozaleren bat jolaserako egonez gero ere, alfer lana aurrekoena. Ibilbide samurra zeukan Suitzako Itzuliko seigarren etapak, eta atseden hartzea erabaki zuen tropelak. 30. kilometroan joan ziren ihesean Mathew Hayman (Sky), Aleksandr Kolobnev (Katuxa), Gregory Rast (RadioShack) eta Bert Grabsch (Omega), eta berehala joan zen aldea hamalau minututik gora; etapa garaipena lehiatzeko nahikoa denbora. Rast ibili zen bizien azkenean, eta, azken kilometroan erasoa jota, aise lortu zuen irabazta. Sailkapen nagusian ez zen aldaketarik izan; Mathias Frankek (BMC) jarraitzen du lider.

Gaur ez da izango atzoko lasaitasunik, gogorra delako Meilen herrian hasi eta La Punten amaituko den etapa (206 kilometro). Davos lehen mailako mendatea eta Albulapass maila berezikoa igo beharko dituzte; Albulapass, helmugara iristeko bederatzi kilometro pasatxo faltako direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.