SELEKZIOA

'Txanton piperri' opera izango da Euskal Herriko selekzioaren ereserkia larunbateko partidan

Gaur goizean hartu dute antolatzaileek Txanton piperri opera ereserki gisa erabiltzeko erabakia eta asmoa partida guztietan kanta hori erabiltzea da. Abestiaren letra egokitu egingo dute, 'semeak' hitzaren ordez 'seme-alabak' erabiliko dute. Ostegunean grabatuko dute kanta, Bilbon. 

2012ko ekainaren 18a
13:05
Entzun

'Txanton piperri' opera izango da Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioaren ereserkia larunbateko partidan —Donostia, Anoeta estadioa, 16:30—. Hala erabaki dute antolatzaileek gaur goizean eta asmoa Euskal Herriko futbol selekzioaren aurrerantzeko partida guztietan ere Txaton piperri kanta erabiltzea da. Operaren bertsio gehiago, hemen

Letra baina moldatu egingo dute, 'semeak' hitzaren ordez 'seme-alabak' erabiliko dute. Izan ere, abestiak horrela dio: Euskal herriko semeak gera zor dioguna bizia. Beraren alde emango degu zainetako odol guztia. Bere lege ta hizkuntza ederrari diogu maitasun guztia. Hil arte oihu egingo degu bizi bedi Euskalherria.

Datorren ostegunean grabatuko dute abestia, abesbatza batekin, Bilboko estudio batean. 

Txaton piperri operaren letra Toribio Altzaga (1861, Donostia - 1941, Donostia) euskal idazleak idatzi zuen, 1899an. Batez ere antzerkigintza landu zuen Altzagak. Gauza asko idatzi zuen: operak, komediak, itzulpenak eta abar, guztia euskaraz.

Musika, berriz, Buenaventura Zapirain (1873, Lekeitio - 1937, Donostia) konposatzailearena da. Zapirain organista eta konposatzaileak opera euskaldunaren aintzindari izan zen eta bi opera euskaldunen musika egin zuen: Anbotoko Damia eta Txanton Piperri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.