Txapeldunen Ligako final-laurdenak, zehaztuta
ESKUBALOIA. Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketetarako zozketa egin zuten atzo Vienan (Austria). Hanburgok Ciudad Realen aurka jokatuko du, Rhein-Neckar Lowenek Kielen aurka, Txehovskie Medvedik Montpellierren aurka, eta Bartzelonak Veszpremen aurka. Hilaren 21etik 25era jokatuko dira joaneko partidak, eta astebete geroago itzulikoak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu