GIMNASTIKA ARTISTIKOA

Txina nagusi

Urrea eskuratu du gimnastika artistikoko taldekako proban. Japonia eta Erresuma Batua izan ditu atzetik, hurrenez hurren.

2012ko uztailaren 30a
13:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Txinak gimnastika artistikoan duen indarra erakutsi du, beste behin, taldekako proba irabazita. Weiyan Gijo, Zhe Feng, Yibing Chen, Kai Zou eta Chenglong Zhangek osatu dute urrezko domina leporatu duen taldea, eta 275.997 eskuratu dituzte.

Atzetik oso lehia estua izan dute Erresuma Batuak, Ukrainak eta Japoniak, eta hasiera batean,  271.711 punturekin Erresuma Batuak zilarra, eta 271.526 punturekin Ukrainak brontzea eskuratu dituzten arren, Japoniak erreklamazioa jarri du eta bigarren postua lortu du 271.952 punturekin. Erresuma Batuak, beraz, brontzezko domina jantzi du, eta Ukraina gabe geratu da. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.