Zubeldiak, berarengan ohikoa den moduan, bere erritmora igo zuen Acebo, eta bikain eutsi zion sailkapeneko bigarren postuari. Mayo, aldiz, Felix Cardenas atzeratzen saiatu zen, baina Baque taldeko kolonbiarrak ezin hobeto zaindu zuen Mayorekiko zuen errenta (1.24), eta helmugan 12 segundo besterik ez zituen galdu. Mayo nagusiko hirugarren postuan da, 46 segundora, eta Zubeldia 29 segundora. Gaur korrituko da Asturiasko Itzuliko azken etapa (Cangas de Narcea-Oviedo), eta mendate bakarra badago ere, jakina da Asturiasko eskualde hartan mendate izaera ez duten aldapa asko daudela, eta haietan saiatu beharko dute Cardenas atzeratzen Euskaltel-Euskadi taldekoak.Jonathan Gonzalezek etapako bigarren mendatearen jaitsieran, Connio mendatean, jo zuen erasoa, Mancebok eraso (Illes Balears) eta gutxira. Bi minutu eskaseko aldea zuten biek Acebo gainari ekin aurretik. Tropelean, Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) xehetu zuen onenen multzoa. Orduan saiatu zen Iban Mayo Cardenas atzean uzten. Birritan saiatu zen, baina Cardenas ere igotzaile trebea da, eta itsutu gabe Mayoren gurpilari eutsi zion. Azken kilometroan bakarrik lortu zuen ihes egitea Igorrekoak. Aurrean Gonzalezek atzean utzi zuen Mancebo, eta majo sufrituta, garaipenaz gozatzeko astia izan zuen. Gain batean lortzen duen aurtengo bigarren garaipena da. Errioxako Itzulian, Valdezcaray mendatean lortu zuen lehenengoa.
-
Sailkapena
4. etapa
1. J. Gonzalez (Paternina)4.47.262. Iban Mayo (Eus.-Eus) 20ra3. L. Piepoli (Saunier) 23ra4. Felix Cardenas (Baque) 32ra5. Fabian Jeker (Saunier) 55ra
NAGUSIa
1. F. Cardenas (Baque) 16.42.512. H. Zubeldia (Eus.-Eus) 29ra3. Iban Mayo (Eus.-Eus) 46ra4. L. Piepoli (Saunier) 51ra
5. J. A. G. Marchante (Pat.) 1.10era