TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Aholkua Igorri

Juanma Garate.
2010eko irailaren 10a
00:00
Entzun
Atzoko emozioen ondoren egun lasaia izan da gaurkoa. Esan bezala, afalostean egon zen xanpaina, eta arreba eta koinatua ere gurekin zeuden. Quick Stepeko zuzendariak ere ez zebiltzan urrun, eta eurekin harreman ona dudanez, denek dastatu zuten. Gaur ere zoriondu naute, eta horien arten egon da Igor Anton, gaur jakin duelako aita izan naizela berriz. Eta nik ere bera zoriondu dut, merezita.

Atzo ez nuen Igorri buruz idazteko aukerarik izan, eta horretarako baliatuko dut gaurko zutabea. Oso indartsu ikusten dut, eta Pla-ko igoeran burua hotz izan zuen. Ez zen bere ezaugarrietara hobekien egokitzen zen mendatea, baina zuhur ibili zen, ondo. Izan ere, nik lasai ikusten dut. Duela bi urte, erorikoa izan zuenean, askoz urduriago ikusten nuen, eta aurretik esana nion Jon Odriozola bere zuzendariari Igorrek hala jarraitzen bazuen eroriko zela. Aurten, aldiz, desberdina da, eta presio hori saihesten jakin behar du. Aholkua eman diot goizean: Ā«Andaluziako Itzulia balitzbezala korritu behar duzuĀ». Eta lortuko duela uste dut.

Eztabaida omen dago itzulia irabazteko moduko txirrindularia den, eta nik baietz diot. Nik Italiako Giroan laugarren izan nintzenekoa dakarkit gogora. Indartsu zaudenean ezerk ez dizu beldurrik ematen, eta egoera horretan dago Igor. Gaur, esaterako, eroso zihoan tropelaren erdian. Lasai egon behar du, eta taldeak lagunduko dio. Etapa hasierak kontrolatu behar dituzte, eta gertuko txirrindulariek ihes egin ez dezaten zaindu. Eta gero lasterketa gara dadin utzi; atzokoa da adibidea; esprinterren taldeek lan guztia egin zieten, eta halako egun batzuk gelditzen dira.

Bukatzeko, gaur 160 kilometroko leku aldatzea egin dugu, eta eskertzen da Vueltan egotea. Errepide zabaletatik egiten ditugu, eta hotelak onak dira, Girokoak baino hobeak. Guri dagokigunez, taldeko helburua aldatu da, orain etapa baten bila gabiltza. Freire da lehen aukera. Niri dagokidanez... zail ikusten dut; ondo nago, baina zail ikusten dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.