Contadorrek txirrindulari gutxi batzuen esku egon dena lortuko du gaur Vuelta irabazita. Bere izena txirrindularitzaren historian idatzita utziko du.Aurretik Frantziako Tourra eta Italiako Giroa irabazita baitago.Hiru lasterketa handiak irabazi zituztentxirrindulariak Anquetil, Hinault, Merckx eta Gimondi izan ziren. Gaur Contador batuko zaie. Egun garrantzitsua izango da gaurkoa berarentzat: «Orain ohartzen hasi naiz lortu dudanaz, hunkigarria da benetan».
Leipheimerrek ongi baino hobeto menderatzen ditu erlojupekoak. Irabazteko faborito zen atzo eta ez zuen hutsik egin. AEBetako txirrindulariak ez zuen zalantzarako betarik eman. Erritmoa hartu eta bizkor abiatu zen Navacerradako igoeran, bizikleta gainean mugimendu gutxi eginez. Contador atera zen atzetik, berak ezarritako markak hobetzeko helburuarekin. Contador gogotsu abiatu zen eta, ohi duenez, bizikleta gainean mugimendu ugari eginez, alde batera eta bestera, edo zutik jarriz eta jesarriz. Helmugan bigarren sailkatu zen. Alejandro Valverdek (Caisse d'Epargne) erlojupeko ona egin zuen eta Contadorrengandik ehunen gutxira gelditu zen. Carlos Sastrek (CSC) egin zuen etapako laugarren denbora, eta sailkapeneko hirugarren postuari eutsi zion.
Euskaltel, ongi
Euskaltel Euskadiko txirrindulariak ondo ibili dira aurtengo Vueltan, eta atzo ere lan ona egin zuten. Ruben Perezek ezarri zuen taldeko markarik onena, etahamaikagarren postuan sailkatu zen atzo. Herenegun, berriz, zortzigarren sailkatu zen. Egoi Martinez eta Mikel Astarloza hamaseigarren eta hamazazpigarren tokietan sailkatu ziren, hurre-nez hurren. Egoi Martinezek ezin izan zion zortzigarren postuari eutsi, baina postu bat galdu zuen bakarrik, eta orain sailkapen orokorrean bederatzigarren dago. David Moncoutiek (Cofidis) be- te du haren tokia, atzo etapa- ko bosgarren denbora ezarri ostean.
Sailkapenak
HOGEIGARREN ETAPA1. Levi Leipheimer (Astana) 33.06
2. Alberto Contador (Astana) 31ra
3. A. Valverde (Caisse d'Epargne) d.b.
4. Carlos Sastre (CSC) 1.02ra
5. David Moncoutie (Cofidis) 1.09ra
6. Ezequiel Mosquera (Xacobeo) 1.15era
7. J. Rodriguez (Caisse d'epargne) 1.16ra
8. Marzio Bruseghin (Lampre)1.31ra
9. Robert Gesink (Rabobank) 1.37ra
11. Ruben Perez (E. Euskadi) 2.09ra.
NAGUSIA
1. Alberto Contador (Astana) 77.55.29
2. Levi Leipheimer (Astana) 46ra
3. Carlos Sastre (CSC) 4.12ra
4. Ezequiel Mosquera (Xacobeo) 5.19ra
5. A. Valverde (C. d'Epargne) 6.00ra
6. J. Rodriguez (C. d'Epargne) 6.50era
7. Robert Gesink (Rabobank) 6.55era
8. David Moncoutie (Cofidis)10.10era
9. Egoi Martinez (E. Euskadi) 10.57ra
10. Marzio Bruseghin (Lampre) 11.56ra