Ez du kontrariorik, denek batera ekin ezkero, azkarrena bera delako, baina esprinta beste guztiek baino baldintza hobeagoetan hasten du, eta hori erabakigarria da. Fassa Bortoloko taldekideen lana funtsezkoa da arlo horretan. Jakina da haizearen babesean doanak, ahalegina eginagatik, aurrean duena edo dituenak baino errazago egiten duela bidea, alegia, indar gutxiago xahutzen duela, aurrekoek haizetik babesten dutelako. Helmugatik 10 bat kilometrora hartzen du bere lekua Petacchik, taldekideen gurpilean, eta esprintari ekin arte kokapen bera mantentzen du, handik mugituko duenik ez dago. Besteek, aldiz, ukabilak jartzen dituzte dantzan, eta hauspoa lehertu beharrean egin bidea, giharrak nekatu, kokapen ona irabazteko, eta ahalegin hori ordaindu egiten da esprintean.Helikopterotik hartutako irudian ederki ikusten da egoera hori. Petacchi, lasai, Marco Velo taldekide eta bideratzailearen gurpilean. Besteak, borroka bizian, esprintatzen, tropeleko gurpil azkarrenaren, Petacchiren arrastoa hartzeko. Helmugarako 300 metrora hasten du Petacchik esprinta. Beste denak ezinean doaz. Bera, indar betean. Emaitza, garaipen erraza.Giroak lan erdiak egin ditu. 10 etapa korritu dira eta horietatik bost irabazi ditu Petacchik. Iazko Giroan sei etapa irabazi zituen, baina aurten marka hori hausteko bidean da. 11 etapa garaipen daramatza Giroan, dagoeneko. Beste hainbeste, 11,ziren esprintean bukatzeko moduko etapak, eta Petacchik beste lau aukera izango ditu bere izarrak distira gehiago har dezan ahalegintzeko.
Etapa aspergarria,berriz ere
Tropel nagusiak eguneko ihesaldia irentsi bitarteko tartea aspergarri samarra izaten ari da Giroan. Asko dira saiatzen direnak, baina gutxi aurrera egiten dutenak, eta are gutxiago helmugara iristen direnak. Gilberto Simoni da ihes eginda iritsi den bakarra, hirugarren etapan. Petacchik bihar arte itxaron beharko du seigarrena lortzeko, jai baitu gaurko etapa gorabeheratsuan. Ivan Quarantak Giro osorako du jai, proba utzi ostean.
-
Sailkapenak
10. ETAPA
1. A. Petacchi (Fassa) 3.24.17 2. Marco Zanotti (Vini) d. b.3. Andris Nauduzs (Domina) d. b.4. Magnus Backstedt (Ale.) d. b.5. A. Albert Borrajo (Pana.) d. b.6. Jan Svorada (Lampre) d. b.7. Alexandre Usov (Phon.) d. b.8. Olaf Pollack (Gerols.) d. b.9. S. Cadamuro (De Nardi) d. b.10. Manuele Mori (Saunier) d. b.34. Patxi Vila (Lampre) 3.08ra51. J. Garate (Lampre) 3.38ra74. Igor Astarloa (Lampre) 12.14ra
NAGUSIA
1. D. Cunego (Saeco) 45.23.322. Gilberto Simoni (Saeco) 10era3. Franco Pellizotti (Alessio) 28ra4. Iaroslav Popovitx (Land.) 31ra5. Giuliano Figueras (Pana.) 52ra6. Stefano Garzelli (Vini) 1.15era7. Andrea Noe (Alessio) 1.17ra8. S. Hontxar (De Nardi) d. b.9. Dario Cioni (Fassa) 1.19ra10. Eddy Mazzoleni (Saeco) 1.29ra20. J. Garate (Lampre) 3.17ra22. Patxi Vila (Lampre) 3.47ra44. Igor Astarloa (Lampre) 12.23ra