TXIRRINDULARITZA. ITALIAKO GIROA. Lokatza aurpegian

Iban Maioz.
2010eko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Halakorik ikusi gabea nintzen, ezta gazte mailetan ere: harrigarria, gogorra, lotsagarria... Zaleentzat ikusgarria izango zen etapako azken txanpa, baina guretzat... sufrikarioa. Espero dut berriz ere halakorik ez igaro behar izatea. 200 kilometrotik gora euripean eta ziztu bizian egin, eta lokatzetara sartu behar zuzenean. Jakinaren gainean geunden bukaera halakoa izan zitekeela, baina ez genuen inondik ere espero hainbesterako izango zenik. Beste edozein itzulitan halakorik gertatu izan balitz Italiako txirrindulariek planto egingo zuten, ziur nago, baina hau euren Giroa da, eta ez dira ausartu.

Azken kilometroek mendiko bizikleta lasterketa ziruditen, lokatza baino ez zegoen toki guztietan. Bi aldiz zulatu zait errobera, eta betaurrekoak erori zaizkit. Ezin nintzen beste baten atzetik joan, erroberak botatzen zuen lokatza aurpegira zihoakidalako zuzenean. Itsuka sartu naiz helmugan, nola edo hala, betaurrekorik gabe ez nuelako zipitzik ere ikusten. Aurpegia lokatzez beteta nuen, eta komeria asko izan ditut bukatzeko. Pena eman dit, gainera, ondo nenbilelako, indartsu; 40. izan naiz, sei minutura, baina errobera bi aldiz zulatu izan ez bazitzaidan, askoz aurrerago sartu izango nintzen. Pena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.