TXIRRINDULARITZA. ITALIAKO GIROA. Ordubeteko eromena

Iban Maioz.
2010eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Pena izan da, baina ez gara gai izan ihesaldian sartzeko. Tropel guztiak zekien iheslariak helmugara iritsiko zirela, baina kale egin dugu. Lau bakarrik geratzen gara taldean: bi austriarrak (Matthias Brandle eta Markus Eibegger), Marco Corti eta ni. Saiatu gara, eta taldetxo batzuetan sartu gara. Baina 140 txirrindulari saiatu gara ihesaldian sartzen, eta ez da erraza asmatzea. Behin ihesaldia sortuta, ez zegoen zereginik, eta lasai antzean joan gara atzean. Batzuetan taldeko zuzendariek direnak eta ez direnak esaten dituzte horrelakoetan, baina gaur ez dute iskanbilarik sortu. Lehenengo 60 kilometroetan su batean ibili gara, eta zuzendariak ere ikusi du egin dugun baino gehiago ezin genuela egin.

Telebistan normalean ez da ikusten lehen kilometroetako saltsa, baina lehertuta amaitzen dugu. Batzuetan etapa irabaztea baino zailagoa da, ia-ia, ihesaldian sartzea. Ordubete inguru pasatzen denean hasten da jendea nekatzen, eta, normalean, orduan sortzen da ihesaldia. Inoiz ezin da jakin, hala ere. Gurpil batzuk zaintzen saiatzen gara, erreferentzia batzuk hartzen ditugu, baina inork ez du beti asmatzen.

18. etapari begira, denak esprintaren zain daude, baina ez dakit ba...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.