TXIRRINDULARITZA. Pedro Horrillok izterrezurra hautsi du, eta buruan eta bularraldean traumatismoa du

Helikopteroan eraman dute Bergamora, eta larri baina kordean dagoela esan dute antolatzaileek

Erredakzioa
Donostia
2009ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Pedro Horrillo (Rabobank) txirrindularia erori egin zen atzo, Giroko zortzigarren etapan, Culmine di San Pietro gaina jaisten ari zenean. Eroriko larri horren ondorioz izterrezurra hautsi du ermuarrak, eta buruan zein bularraldean traumatismoa dauka; gainera, beste hainbat hezur hautsi ditu. Helikopteroan eraman zuten Bergamoko ospitale batera, eta bere egoera larria den arren, uneoro kordean egon dela esan zuten antolakuntzako kideek.

60 bat metroko amildegi batetik behera erori zen Horrillo, eta erori zen lekura iristeko arazoak zituztenez, Italiako goi mendietako larrialdi zerbitzuen laguntza behar izan zuten Giroko kideek ermuarra berrerosteko. Berarengana iritsi ziren unean intubatu zuten. Ospitalean eskaner bat egin zioten, eta garunean minik ez duela hartu argitu zuen froga horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.