TXIRRINDULARITZA. 'Seguidilla' bat, amaitzeko

Mikel Astarloza.
2008ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Aurten ere seguidilla

gustatzen zait eta pila

lagun asko zegoen

nire bertsoen zain hemen

jada Tourra bukatuta

nago oso nekatuta

oso gogorra izan da

eta egin det eztanda

barruan nuen guzia

errepidean utzia

hamasei lehenengotan

ez dut egin askotan

nahiz eta iaz hobeto egin

aurten hori hobetu ezin

urte denak ez dira

igualak eta tira

halere, pozik nagola

nahiz ez dudan sartu gola

etapa garaipena

ez lortzea da pena

nire indar guztiekin

saiatu naiz bi hankekin

nahiz ez lortu helburua

ez det galdu burua





Orain Parisen gaudela

giroa dago epela

gaur etapa erraza

ez da izango nekaza

omenaldi bat denentzat

behintzat txirrindularientzat

Eliseo Zelaietan

gustura bizikletan

eta gero ospatzera

guk bapo bai afaltzera

txuleta on bat janda

eta zerbeza edanda

astelehenean ajea

ez det jantziko trajea

hegazkina hartuta

asko disfrutatuta

Euskal Herrira joatea

ez dela gauza tristea

hilabete pasata

Frantzian gu bueltaka

familia eta lagunak

eta nire ezagunak

poztuko dira eta

ni etxean ikusita

eta urtero bezela

egia esango detela

milesker euskaldunei

nire zale onenei

eta Astarloza zaleak

zarete eleganteak

neretzako onenak

zarete zuek denak

eta BERRIA irakurlea

nire zutabezalea

disfrutatu izana

espero dudan dana

nik, behintzat, ondo det pasa

eta izan da erraza

gertaera gehienak

kontatzea nik denak

eskuminak nire partez

gero arte muxu batez

laster egongo gara

bihar noa etxera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.