Faboritoak, Garmin-Slipstreamekoak, bigarren izan ziren sei segundo eskasera, eta Astana, hirugarren, 13ra. Garminekoek sasoi honetako helburua Giroko lehen etapa irabaztea zela esan izan dute, baina ezin izan zuten errepikatu iaz Sizilian (Italia) egindakoa. Columbia azkarragoa izan zen. Mark Cavendishek, Michael Barryk, Edvald Boasson Hagenek, Thomas Lovkvistek, Marco Pinottik, Morris Possonik, Mark Renshawk, Michael Rogersek eta Konstantin Siotsouk osatu zuten Columbiaren bederatzikoa.
Lasterketa irabazteko faboritoei dagokienez, Levi Leipheimerren Astana izan zen onena. Izan ere, eta segundo bakan horiek orain ezer gutxirako balio duten arren, bederatzi atera zizkion Danilo Di Lucari (LPR), 25 Denis Mentxovi (Rabobank) 27 Ivan Bassori (Liquigas), 29 Damiano Cunegori (Lampre), 36 Carlos Sastreri (Cervelo), eta ia minutua, 49, berriz, Gilberto Simoniri (Diquigiovanni).
Sailkapena
LEHEN ETAPA1. Columbia-High Road 21.50
2. Garmin-Slipstream 6ra
3. Astana 13ra
4. LPR 22ra
5. ISD 27ra
6. Katusha 35era
7. Rabobank 38ra
8. Liquigas 40ra
9. Lampre 42ra
10. Milram 49ra
11. Cervelo d.b.
12. Barloworld 54ra
13. Team saxo Bank 55era
14. Caisse d'Epargne 58ra
15. Bouygues-Telecom 1.01era
16. Diquigiovanni 1.06ra
17. Quick Step 1.14ra
18. Xacobeo Galizia 1.19ra
19. Acqua&Sapone 1.21era
20. Silence-Lotto 1.22ra
21. Ag2r 1.35era
22. Fuji-Servetto 1.37ra