TXIRRINDULARITZA. TXIRRINDULARITZA

2008KO FRANTZIAKO TOURRA. ERREAKZIOAK. CARLOS SASTRE CADEL EVANS SAMUEL SANCHEZ. CSC Silence-Lotto Euskaltel-Euskadi

2008ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
«Bizitzako ametsa bete dut. Ez nengoen ziur, baina bai lasai, eta horrek asko lagundu dit. Nire bizitzako aukera nuen, eta ezin nuen pasatzen utzi. Sufritu egin dut, baina maillot horia eramatea akuilua izan da. Chavari [Jose Maria Jimenez] eta familiari eskaintzen diet garaipena».

Cadel Evans
Silence-Lotto
«Erlojupeko ona egin dudala uste dut, baina aurkariak ikusgarri aritu dira. Ez naiz urduri jarri, beti egon naiz lasai. Ahal nuen ondoen egiten saiatu naiz, baina ez dut lortu. Irabazi egin digute. Sastre izan da indartsuena, eta talde handi bat izan du atzetik».

Samuel Sanchez
Euskaltel-Euskadi
«Oso pozik nago zazpigarren postuarekin, baina pena izan da etaparik ez irabaztea, hori baitzenhelburua. Hautacamgoan ez beste egun guztietan onenekin egon naiz, eta hori pizgarria da hurrengo helburuak lortzeko bidean. Orain Olinpiar Jokoak ditut begiz jota».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.