Hala ere, Vincenzo Nibalirena (Liquigas) izan zen zulaturik deigarriena. 8. kilometroan, dena emanda zihoanean, errepidearen ezkerreko marra zuria eskuinera utzita zihoanean, aurreko gurpila zulatu zitzaion. Oso arriskutsua da errepidearen zati hori, erabat zikin egoten delako. Eta hor zikindu zuen egiten ari zen erlojupeko txukuna. Izan ere, trakets ibili ziren zuzendaria eta mekanikaria; bat bizikletari gurpila aldatzen, eta bestea bizikleta aldatzen. Segundo ederrak galdu zituen italiarrak. Hori bai, lan txukuna egin zuen azkenerako, eta liderraren maillotarekin irtengo da gaur.
Joaquim Rodriguezi, berriz, gurpila ez, gorputza zulatu zitzaion. Maillot gorria jantzita, orain arte baino lan duinagoa egingo zuela pentsa zitekeen. Baina Velitsekiko 6.12 minutu galdu zituen helmugan. Jota amaitu zuen kataluniarrak. «Ilusio guztia galdu dut. Banekien gaizki nindoala». Nibalirekiko 3.44 minutura dago orain Rodriguez, bosgarren postuan, eta 1.45era dauka Velitsen hirugarren postua.
Mikel Nieve, 13. postuan
Velitsek etapa eta podiumeko hirugarren postua, eta Nibalik maillot gorria. Horiek dira atzoko bi garaileak. Baina Vueltako 17. etapak beste txirrindulari bat goratu du nabarmen: Ezequiel Mosquera (Xacobeo-Galicia). Lan ikusgarria egin zuen galiziarrak. Erreferentzia guztietan Nibalirengandik segundo gutxira zegoen, eta helmugan hemezortzi segundo besterik ez zizkion atera italiarrak. Bigarren postuan dago orain, 38 segundora, eta Bola del Mundoko etziko amaiera gogorra dauka alde. «Ez naiz ezkutatuko. Dena emango dudala hitz ematen dut». Vuelta irabazteko aukera paregabea dauka Mosquerak.
Mikel Nievek (Euskaltel-Euskadi) asko sufritu zuen atzo, eta 13. postura jaitsi da sailkapen nagusian. Taldeak bi urterako berritu zion atzo kontratua.
Sailkapenak
HAMAZAZPIGARREN ETAPA1. Peter Velits (Columbia) 52.43
2. Denis Mentxov (Rabobank) 12ra
3. Fabian Cancellara (Saxo Bank) 37ra
4. Gustav Larsson (Saxo Bank) 50era
5. Luis Leon Sanchez (Caisse) 1.03ra
11. Xavier Tondo (Cervelo) 1.29ra
13. Carlos Sastre (Cervelo) 1.47ra
14. Thomas Danielson (Garmin) 1.53ra
15. Vincenzo Nibali (Liquigas) 1.55era
19. Ezequiel Mosquera (Xacobeo) 2.13ra
38. Nicolas Roche (Ag2r) 3.29ra
51. Frank Schleck (Saxo Bank) 3.55era
20. David Lopez (Caisse) 2.14ra
23. Imanol Erbiti (Caisse) 2.28ra
27. Gorka Verdugo (Eusk.) 2.39ra
78. Mikel Nieve (Euskaltel) 5.21era
80. Juanma Garate (Rabob.) 5.22ra
105. Joaquim Rodriguez (Katuxa) 6.12ra
NAGUSIA
1. Vincenzo Nibali (Liquigas) 71.19.50
2. Ezequiel Mosquera (Xacobeo) 38ra
3. Peter Velits (Columbia) 1.59ra
4. Frank Schleck (Saxo Bank) 3.43ra
5. Joaquim Rodriguez (Katuxa) 3.44ra
6. Xavier Tondo (Cervelo) d.b.
7. Thomas Danielson (Garmin) 3.54ra
8. Nicolas Roche (Ag2r) 4.02ra
9. Carlos Sastre (Cervelo) 4.12ra
10. Luis Leon Sanchez (Caisse) 5.42ra
11. David Garcia (Xacobeo) 7.18ra
12. Vladimir Karpets (Katuxa) 8.51ra
13. Mikel Nieve (Euskaltel) 9.23ra
14. David Moncoutie (Cofidis) 10.36ra
15. Vladimir Gusev (Katuxa) 12.17ra
34. Amets Txurruka (Eusk.) 43.36ra
44. David Lopez (Caisse) 1.07.26ra
57. Juanjo Oroz (Eusk.) 1.34.55era
83. Imanol Erbiti (Caisse) 2.03.26ra
91. Gorka Verdugo (Eusk.) 2.09.18ra