Txistu ugari Espainiako ereserkiari

Espainiako erregea estadioan ez zela-eta ereserkia asko laburtu dute. Athleticeko eta Bartzelonako milaka eta milaka jarraitzailek jo dituzte txistuak. TVEk izugarri jaitsi du giroko soinua, baina BerriaTBk bertatik bertara jaso ditu txistuak.

2012ko maiatzaren 26a
15:53
Entzun

Athleticeko eta Bartzelonako milaka eta milaka jarraitzailek txistuak jo dizkiete Felipe Asturiasko printzeari eta Espainiako ereserkiari, bi taldeen arteko Espainiako Kopako finalaren atarian. Espainiako erregea estadioan ez zela-eta, araudiari jarraituta ereserkia laburtu egin dute, 27 segundora.

Hasierako segundoan txistu asko entzun ostean, TVEko emanaldian estadioko giroko soinua izugarri jaitsi dute. Berria telebistak egindako bideoan entzun daitezke txistuak, ozen.

Calderonen dauden lagun batzuek BERRIA.INFOri esan diote halako txistu hotsarekin eurek ez dutela entzun ereserkia.

Jarraitzaileek txistu egingo zutelako polemika egon da aste honetan. Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak sua piztu zuen adierazpenekin: "Ezin da onartu euskal zaleek eta zale kataluniarrek Espainiako Kopako finala ez errespetatzea. Txistu egiten badute, partida bertan behera geratu beharko litzateke, eta ateak itxita jokatu. Estatu bateko buruari, ereserki bati edo bandera bati halako irainak egitea delitua da. Nire iritziz, partida bertan behera utzi beharko litzateke, eta, gero, beste toki batean jokatu ateak itxita".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.