Tyler Farrar (Garmin-Transitions) txirrindulariak irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako 5. etapa, Guadix-Lorca artekoa (198,8 kilometro). Esprintean bigarren izan da Euskaltel-Euskadiko Koldo Fernandez de Larrea.
Tropeletik ihes eginda ibili dira kilometro askotan David Gutierrez, Arnaud Labbe, Pierre Rolland eta Jose Vicente Toribio, baina helmugarako hamabost kilometro falta zirela harrapatu dituzte.
Farrarrek aurreko urtean ere etapa bat irabazi zuen.
Philippe Gilbertek segitzen du lider.
Bihar itzuliko 6. etapa korrituko dute: Carabaca de la Cruz-Murcia (151,1 kilometro). Bigarren mailako mendate bat izango dute, helmugarako hemezortzi kilometro falta direla.
Irailaren 19an bukatuko da Espainiako itzulia, Madrilen. Erlojupeko luze bakarra dauka itzuliak, eta mendiko sei etapa.
Orain arteko etapak
- 1. etapa: Sevilla-Sevilla. Irabazlea: Team HTC-Columbia. Liderra: Mark Cavendish.
- 2. etapa: Alcala de Guadaira-Marbella. Irabazlea: Yauheni Hutarovitx. Liderra: Mark Cavendish.
- 3. etapa: Marbella-Malaga. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Philippe Gilbert.
- 4. etapa: Malaga-Valdepeñas de Jaen. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Philippe Gilbert.
- 5. etapa: Guadix-Lorca. Irabazlea: Tyler Farrar. Liderra: Philippe Gilbert.
Txirrindularitza.
Tyler Farrarrek irabazi du Espainiako Vueltako bosgarren etapa
Bigarren izan da Koldo Fernandez de Larrea. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Philippe Gilbertek jarraitzen du lider. Esprintean erabaki da etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu