Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Down Under Itzulian parte hartzeko baimena eman dio
Lance Armstrong (Ameriketako Estatu Batuak, 1971) txirrindulariari. UCIk esan duenez, "oso zehatz" aztertu du gaurko egoera; besteak beste, dopinaren kontrako borroka.
Australian korritzen da proba hori, eta hurrengoa urtarrilaren 20tik 25era bitartean izango da. Hantxe itzuliko da tropelera Armstrong. 2005ean erretiratu zen, zazpi aldiz segidan Frantziako Tourra irabazi ostean.
Astana taldean korrituko du 2009an.
Txirrindularitza
UCIk balekoa eman dio Armstrongi itzultzeko
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak dopinaren kontrako borroka "oso zehatz" aztertu eta gero hartu du erabakia. Txirrindularia Down Under Itzulian bueltatuko da tropelera, urtarrilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu