Rallyak

Udanako Igoeran auto batek kontrola galdu eta sei ikusle zauritu ditu

Zaurituetako bat larri dago, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

2011ko apirilaren 30a
19:11
Entzun

Auto istripua izan da gaur Udanako Igoeran, eta sei pertsona zauritu dira. Zumarraga eta Mendaro artean jokatu da rallya (Gipuzkoa), eta auto batek kontrola galdu eta ikusleen kontra jo duenean izan da istripua, Oñatin.

15:20ean gertatu da, GI-2630 errepidean. Errepidetik atera denean sei ikusle jo ditu autoak, eta horietako bat larri zauritu du. Txagorritxuko Ospitalera eraman dute larri dagoen hori. Gainontzeko zaurituak Zumarraga eta Mendaroko ospitaleetara eraman dituzte.

Aitor Zabaletak irabazi du igoera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.