Uharte eta Erreka elkarren aurka gaur, BERRIA txapelketako lehen finalerdian

Uhartekoak dira faborito, baina kanporaketa azken partidan erabakitzea espero da Galdakaon

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Gaur jakingo daG txapelketako finalean ariko den lehen taldea zein izango den. Doneztebeko Errekako seikoteak eta Uhartekoak Galdakaoko pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak (19:00). Uharte da faborito, alde txikiz, kadete bikote indartsua duelako, baina kanporaketa estua espero da. Irabazleek bihar zortzi jokatuko dute finala, Hernanin. Bigarren finalerdia etzi jokatuko da, Tolosan (17:00), Amezketako Zazpi Iturri eta Irurtzunen artean.

Nafarroak gutxienez talde bat ziurtatua du finalean, eta gaur argituko da zein izango den. Kadete mailako partidan Errekako Telletxea eta Elizaldek Uharteko Larunbe eta Goñiren aurka jokatuko dute. Azken horiek dira faboritoak. Jubenil mailako partidan, Maiak eta Lasak, Zesta eta Minarekin neurtuko dituzte indarrak. Maia Guillermo Mazo torneoko txapelduna da, eta bi atzelariak Nafarroako onenetarikoak dira euren mailan. Azkenik, nagusi mailan, Errekak bi profesional ohi batu ditu: Esain eta Gorriti. Uharteren aldetik Yoldi eta Linzoainek jokatuko dute, elkarrekin makina bat aldiz jokatu duen afizionatu bikote klasikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.