Unai Otañok jantzi du bigarren mailako txapela
AIZKORA. Unai Otañok irabazi du Gipuzkoako 2. Mailako txapelketa; atzo jokatu zen, Mendaron. Ibarrakoak pronostikoak bete zituen, eta erraz nagusitu zen. Hala, onenekin batera ariko da datorren urtean. Bigarren Mikel Larrañaga sailkatu zen. Aspaldian lan bikaina egiten ari da, eta merezita izan zen txapeldunorde. Hirugarren, berriz, Jon Irazuk egin zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu