epaileak

Undiano Mallenco epailea etxera bidean

Munduko Kopan geratzen ziren hemeretzi epaileetatik hamar geratuko dira aurrerantzean, finaleko partidan aritzeko aukerarekin.

2010eko uztailaren 5a
13:45
Entzun
FIFAk gaur jakinarazi du zein epaile ariko diren astearteko eta asteazkeneko finalerdietan, eta ez da Alberto Undiano Mallenco euskal epailea tartean izango. Gainera, etxerako bidea hartu du.

Ravshan Irmatov uzbekiarra izango da Uruguai eta Herbehereen arteko astearteko partidako epailea. Alemania-Espainian Viktor Kassai hungariarra arituko da epaile lanetan, etzi. Irmatovek Hegoafrika-Mexiko, Grezia-Argentina, Ingalaterra-Aljeria eta Argentina-Alemania zuzendu ditu aurtengo Munduko Kopan. Kassaik Mexiko-Uruguai, Brasil-Ipar Korea eta AEB-Ghana.

Munduko Kopa hasi zuten 29 epaileetatik hemeretzi geratzen ziren eta orain beste bederatzik hartu dute etxerako bidea. Tartean da Undiano Mallenco.

Kassi eta Irmatovekin batera Munduko Kopan geratzen diren gainerako epaileak hauexek dira, guztiak ere finalean epaile lanetan aritzeko aukerarekin: Yuichi Nishimura (Japonia), Jerome Damon (Hegoafrika), Benito Archundia eta Marco Rodriguez (Mexiko), Pablo Pozo (Txile), Oscar Julian (Kolonbia), Frank de Bleeckere (Belgika) eta Howard Webb (Ingalaterra).

Lehen fasean bi partida zuzendu zituen Undiano Mallencok: Alemania-Serbia eta Boli Kosta-Ipar Korea. FIFAk aurreneko fasearen ondoren hainbat epaile etxera bidali zituen. Haien artean ez zen euskal herritarra. Dena dela, final-laurdenetan ere ez zioten partidarik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.