MUNDUKO TXIRRINDULARITZA TXAPELKETA

Urrea garesti iraupeneko gizonezkoen proban

Freire, Bettini, Astarloa, Zabel... edonork eskura dezake gaur arratsaldean domina

2003ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Gaur izango da gizonezkoenMunduko Txapelketako proba. Hautagaiak asko dira eta zail da nork irabaziko duen asmatzen. Paolo Bettini italiarra, Munduko Kopako irabazle, eta Oscar Freire espainiarraren izenak izan dira aipatuenak. Hala ere, munduko txapelketara denborapasa ez da inor joan eta tropelean ez dira ze asma egongo txirrindulariak.

Euskal Herrian15:00k direnean hasiko da Hamiltonen (Kanada) aurtengo Munduko Txapelketako gizonezkoen iraupen proba. Ibilbidea ikusita, edozer gerta daiteke. 12,3 kilometroko zirkuituan 21 itzuli eman beharko dituzte gaur irteeran izango diren 180 txirrindulariek. Bettini eta Freireren artean izan daitekeen zainketak zabal zabalik utzi ditzake beste hainbat txirrindularirentzat urrezko domina lortzeko ateak. Horien artean izango da Igor Astarloa. Oscar Freireren gerizpean ibili beharko bada ere, urrea eskura izan ezkero ez du bitan pentsatuko.

Erik Zabel ere indartsu iritsi da urrira. Paris-Tours irabazi du Munduko Txapelketara abiatu aurretik. Ibilbideak talde lana nabarmen zailduko du. Bidearen aldrebeskeriak direla eta, gertutik eutsi beharko du tropelak lasterketa kontrolpean izatekotan.

Urrezko domina lepotik zintzilik oheratu nahi dute gaur txirrindulariek, denboraldia urre kolorez bukatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.