Piraguismoko Munduko Txapelketa

Urrea lortu dute Crespok eta Hernanzek, eta zilarra Olazabalek eta Elosegik

Munduko Txapelketan lehiatzen ari diren bost euskal herritarretatik lauk lehenengo dominak irabazi dituzte taldekako probetan.

Joan Crespo eta Samuel Hernanz, David Llorenterekin batera, taldekako K1 mailan Munduko Txapelketa irabazi ostean. @RFEPIRAGUISMO
2019ko irailaren 25a
16:07
Entzun

Gaur hasi da piraguismoko Munduko Txapelketa La Seu d'Urgellen (Herrialde Katalanak), eta txapelketan lehian ari diren Euskal Herriko kirolariek uzta oparoa jaso dute lehenengo egunean. Euskal Herriko piraguistek C1 eta K1 mailetan lortu dituzte dominak, taldekako probetan.

K1 mailan, urrezko domina eskuratu dute Joan Crespo eta Samuel Hernanz euskal herritarrek. David Llorenterekin batera osatu dute taldea.

C1 mailan, Klara Olazabalek zilarrezko domina irabazi du, Nuria Vilarubia eta Ainhoa Lameirorekin batera. 

Ander Elosegik ere bigarren postua lortu du Munduko Txapelketan, eta zilarra eskuratu du. Luis Fernandezekin eta Miquel Traverekin osatu du taldea.

Banakako probak, bihartik aurrera

Bihar hasiko da banakako lehia. Chourraut eta Elosegi ariko dira K1 eta C1 mailetako kanporaketetan, goiz osoan. Finalerdietarako sailkatuz gero, larunbatean lehiatuko lirateke, eta egun horretan jokatuko litzateke finala.

Etzi, K1 eta C1 mailetako kanporaketak jokatuko dituzte Crespok, Hernanzek eta Olazabalek: aurreneko biak K1ean, eta azkena C1ean. Aurrera eginez gero, igandean ariko liratekete finalerdietan eta balizko finalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.