Urrezko Aizkolarien 6. jardunaldia, Algortan
AIZKORA. Unai Otaño eta Donato Larretxea ariko dira aurrez aurre Urrezko Aizkolarien 6. jardunaldian, gaur, Algortan (Bizkaia). Nafarra puntu premian dago, Floren Nazabalen aurka galdu baitzuen. Gipuzkoarrak, berriz, bi puntu ditu, eta, irabaziz gero, ziurtaturik izango luke sailkapenaren aurreko aldean egotea. Lehia estua eta gogorra espero da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu