Urrutia: «Bielsa da Athleticek izan dezakeen entrenatzailerik aproposena»

Athleticeko presidenteak ez du nahi jokalariek arreta gal dezaten kontratu berritzeekin

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Iragan uztailean izendatu zuten Josu Urrutia Athleticeko presidente. Lau hilabete pasatu dira ordutik, eta jokalari ohiak talde zuri-gorriak egun duen egoeraren inguruko azterketa egin du komunikabideen aurrean; gai askotaz aritu da. Horietako bat izan da Marcelo Bielsa entrenatzailearen kontratu berritzea. Bilboko taldean lurreratu zenetik, argentinarraren inguruko galderek ez dute etenik izan. Taldeak azkenaldian lortutako emaitza onek, bere jarraipenaren inguruko eztabaida sortu du. Urrutiak argi hitz egin du. «Guretzat albiste ona izan zen hona etorri izana, eta ordukoan hala izan bazen, etorkizunean hemen jarraituko balu ere, hala izango da». Izan ere, Lekeitiokoak taldearentzat entrenatzaile «aproposena» dela dio, taldea partidaz partida hazten ari delako. Bielsak, bestalde, urtebeteko epea eskatu zion zuzendaritzari bere lana aurrera eramateko, eta ondoren horren gaineko balorazio bat egiteko.

Jokalarien kontratu berritzeez ere hitz egin du Urrutiak; ez du «foiletoirik» nahi gai horrekin. Fernando Llorenteren kasua da horietako bat. Presidenteak taldean geratzea nahi du: «Llorente hemen geratu dadin nahi dugu. Taldean geratu nahi duten beste jokalari interesgarri batzuk ere badaude, baina ez dugu nahi foiletoirik. Ez dut nahi jokalariak kontu hauekin arreta galtzea».

Zale gutxi San Mamesera

San Mamesen jokatzen diren partidetara gero eta jende gutxiago joaten da, eta egoera horrekin kezkatuta agertu da Urrutia. «Salzburgoren aurka jokatutako partida dugu erreferentzia garbia. Neurriak hartzea aztertzen ari gara, estadioak ez dezan ordukoan izan zuen itxura berdina izan berriz. San Mamesek ahalik eta irudirik onena izan dezan saiatuko gara».

San Mames Barriaren gainean Eusko Jaurlaritzak zelaia eraikitzeko eman beharreko diru laguntza atzeratzen ari da. Urrutiak dio Jaurlaritzak ordainketak «egokitu» besterik ez dituelaegin. Erabaki horrek, halere, ezdu proiektuan eraginik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.